Ispilu hautsia
Txikitan Nereak orduak eman zitzakeen ispiluaren aurrean jolasean, bere islaz barre eginez.
Baina, hazi ahala, ispilu horiek zerbait desberdina erakusten hasi zitzaizkion.
Jadanik ez zuen ikusten neskato zoriontsu bat; beste inork hautematen ez zituen akatsak ikusten zituen. Bere irudia desberdin ikusten hasi zen. Ikusten zuena ez gustatzen hasi zitzaion.
Kontrolaren itzala
Pixkanaka kirolaren eta elikadura osasungarriaren inguruan interesa piztu zitzaion.
Geroago, jaterako garaian murrizketa txikiekin eta zenbait elikagai saihesten hasi zen: “Pixka bat gutxiago bakarrik”, zioen bere artean.
Laster, arau txikiak lotzen zuten kate bihurtu ziren.
Kaloria bakoitza kontatzen zuen, zati bakoitza neurtzen zuen. Janaria, orain arte gozatu ohi zuen zerbait, bere etsairik handiena bihurtu zen arte.
Batzuetan, ezer ez jatetik kontrola erabat galtzera pasatzen zen, bere buruarekin oso gaizki sentitzera arte.
Nereak uste zuen bere elikadura kontrolatzea zela bere buruarekin hobeto sentitzeko gakoa.
Hala ere, kontrol hori bere kartzela bihurtu zen.
Zirkulu isila
Pixkanaka egoera sozialak saihesten hasi zen, isolatu egin zen. Lagunek eta senideek aldaketak nabaritu zituzten, baina berak bere mina irribarre faltsuen eta aitzakia sinesgarrien atzean ezkutatzen zuen.
“Jan dut”, “ez dut goserik”, “dieta egiten ari naiz”, “ez dut irteteko gogorik” etengabe errepikatzen zituen esaldiak ziren.
Gorputza ahultzen hasi zitzaion eta bere buruak kontrol gehiago eskatzen zion.
Inork ez zekien bere barne-borroka zenbatekoa zen.
Inork ez zuen ulertzen Nereak sentitzen zuen beldurra, mina, amorrua eta errua.
Mugara iritsi zen arte. Ez zekien nola iritsi zen hain urrutira, kontrola zeukala zirudienean.
Zerbait ondo ez doala uste baduzu, laguntza eskatu.
Lagun zaitzaket…
- Zure gorputzari eta janariari buruzko pentsamenduak eta kezkak etengabe badituzu.
- Jaten duzuna geroz eta gehiago kontrolatu behar baduzu.
- Beste une batzuetan, janariarekin kontrol falta handia sentitzen baduzu, gelditu ezingo bazenu bezala.
- Zure irudiarekin gustura ez bazaude. Zure gorputzarekiko lotsa ere sentitu badezakezu.
- Beste pertsona batzuekin jatea edo zure gorputza erakustea eskatzen duten egoera sozialak saihesten badituzu.
- Hutsune handi bat sentitzen baduzu. Gero eta isolatuago sentitzen bazara. Kontrola galdu duzula sentitzen baduzu.
Nor naiz:
Izaskun Etxabe naiz, osasun arloko gaikuntza duen psikologoa. Elikadura-jokabidearen eta gorputz-irudiaren lanketan prestakuntza espezifikoa dut.
Ikuspegi integratzailetik lan egiten dut, ebidentzia zientifikoan oinarritutako estrategiak aplikatuz.
Laguntza eskatzera bultzatzen zaituen egoera ez da beste pertsona batenaren berdina. Horregatik, esku-hartzea zure premia partikularretara egokituko dut.
Prozesu terapeutikoan lotura pertsonala eta konfiantza eraikitzea funtsezkoak direla uste dut. Horregatik, behin elkar ezagututa, harremanean eroso sentitzen zaren baloratzea garrantzitsua izango da.
Nire aldetik, zure kasua ezagutu ondoren, nire lan-ikuspegia behar duzunarekin bat datorren partekatuko dut zurekin.
Behar duzun horretan lan egin dezakegu, bai aurrez aurre, bai online moduan ere.
Jarri harremanetan nirekin
Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.
- Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
- Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
- Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
- Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere i.etxabe@cop.es helbidean.
- Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.
Lehenengo saioaren helburuak zuk ni ezagutzea, zure egoera azaltzea eta espazio hau zuk behar duzuna den erabaki/sentitu ahal izatea izango dira.
Nire aldetik, zintzotasunez esango dizut elkarrekin lan egin dezakegun ala ez.
Idatz iezadazu eta hitz egiteko tarte bat bilatuko dugu.
- Askatasunaren Hiribidea 9, 1.B - Donostia
- 644 86 01 30
- i.etxabe@cop.es
Ohiko galderak:
i.etxabe@cop.es helbidera idaztiz edo 644860130 zenbakian telefonoz edo whatsapp bidez jar zaitezke harremanetan nirekin.
Online nahiz aurrez aurre egiteko aukera dago.
Saioek 50-60 minutuko iraupena dute.
Esku-hartzea astean behin edo hamabostean behin egiten da (egoeraren arabera).
Proposatutako helburuetan aurrerapenak egin ahala, saioak pixkanaka denboran zehar zabalduko dira.
Zure egoera partikularraren araberakoa izango da. Lehenengo bi/hiru saioetan, terapiara ekartzen zaituen egoeraren balorazioa egingo dugu, eta lanaren helburuak zehaztuko ditugu.
Nire lana behar duzun laguntza ematea izango da, esku-hartzea behar baino gehiago luzatu gabe.
Saioen ondoren egingo da ordainketa, banku-transferentzia bidez edo eskudirutan.
El objetivo de la primera sesión es que puedas conocerme, explicarme tu situación y que puedas decidir/sentir si es lo que necesitas.
Por mí parte, te diré honestamente sí creo que podemos trabajar juntos o no.
Escríbeme y buscamos un hueco para hablar.