Terapia helduekin
“Sufrimenduaren etsairik okerrena berarekin dakarren bakardadea da”
Laguntza psikologikoa eskatzea ez da erraza.
Hona iritsi baino lehen, ziur nago modu guztietan saiatu zarela. Eta ez duzu amore eman, beste aukera batzuk bilatzen ari zarelako.
Zure beharretara eta egoera partikularrera egokitutako terapia-saioak proposatzen dizkizut.
Zure ondoeza edo sufrimendua zerk eragiten duen eta, hau aldatzen saiatu arren, denboran zergatik mantentzen den, ulertu ahal izango duzu.
Egoerei beste era batera aurre egiteko estrategiak ere bilatuko ditugu.
Hauek dira landu ditzakegun egoeretako batzuk:

- Antsietatea, angustia, segurtasun eza, neurriz kanpoko beldurrak edo maneiatzen ez dakizkizun pentsamendu obsesiboak.
- Dolu-egoerak: maite duzun pertsona bat galtzea edo bikote bananketa, lana galtzea, zuretzat garrantzitsua den egoera bat galtzea...
- Egunerokotasunari aurre egitea eragozten dizuten gehiegizko tristura, suminkortasuna eta apatia.
- Harremanetan zailtasunak. Atsekabea, gatazkak edo deserosotasun handia eragiten dizkizutelako: bikotekidea, familia, lagunak edo lan-harremanak.
- Mendekotasun emozionala: beste pertsona baten baliozkotze-behar handia senti dezakezu, abandonuaren beldurra, hura gertu izateko etengabeko beharra. Agian, beti beste pertsona edo harremana guztiaren gainetik lehenesten duzula sentitzen duzu, beste pertsona batzuk edo beste interes batzuk alde batera utzita.
- Bizi-proiektuan krisia. Hala nola, ustekabeko egoerak, aldaketa edo erabaki garrantzitsuak zure egoera pertsonalean, profesionalean edo harreman pertsonaletan, epe luzerako helburuak argi ez izatea, etab. Krisiek ez dakarte nahitaez zerbait negatiboa, baina prozesuan larritasun, ziurgabetasun, estres edo itxaropen falta handia senti dezakezu.
- Zure gorputzarekiko asegabetasun-sentimenduak, zure irudiarekiko konparazioak maiz egiten dituzu, elikadurarekiko etengabeko kezka eta/edo janariarekiko deskontrol-sentsazioak.
- Bikote harremanak: agian lotura sendotu behar duzuela sentitzen duzue, komunikazioa hobetu, konfiantzarik gabeko egoerei heldu edo gatazkei modu eraikitzaileagoan aurre egin.
Jarri nirekin harremanetan
Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.
- Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
- Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
- Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
- Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere etxabe@cop.es helbidean.
- Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.