Gazteentzako psikologia Donostian
Sentitzen duzuna ulertzeko eta zeure bidea aurkitzeko espazio bat
Gaztaroa aldaketa, galdera eta aurkikuntzen etapa bat da. Pixkanaka, zure nortasuna eraikitzen, erabakiak hartzen eta munduan zer leku hartu nahi duzun definitzen ari zara. Eta hori guztia oso erakargarria izan daitekeen arren, zalantzak, segurtasun ezak eta une zailak ere sor ditzake.
Agian espektatiba gehiegi bete behar dituzula sentitzen duzu, besteek zer pentsatzen duten kezkatzen zaitu edo gertatzen zaizuna adieraztea kostatzen zaizu. Beharbada ondo ez zauden etapa bat bizitzen ari zara, nahiz eta ez jakin zehazki zergatik gertatzen zaizun hori.
Zure egoera edozein dela ere, ez dituzu erantzun guztiak izan behar laguntza eskatzeko.
Terapia, gelditzeko, bizitzen ari zarena hitzetan jartzeko eta zure emozioak hobeto ulertzeko espazio bat izan daiteke. Zure kezkak ulertzeko, zeure burua gehiago ezagutzeko eta bizitzen ari zaren egoerari aurre egiteko modu berriak aurkitzeko leku bat izan daiteke.
Zerk kezkatzen zaitu? Horretaz hitz egin dezakegu.
- Antsietatea eta kezkak. Zure burua gelditzen ez bada, okerrenari aurrea hartzen badiozu edo lasaitasun-uneak aurkitzea kosta egiten bazaizu.
- Zure buruarengan konfiantza. Zure gaitasunak zalantzan jartzen badituzu, besteekin konparatzen bazara edo kosta egiten bazaizu zure buruarekin gustura egotea.
- Emozioen kudeaketa. Tristura, haserrea, frustrazioa edo emozioek orokorrean gaindintzen zaituztela sentitzen baduzu.
- Autoexijentzia. Nota onak ateratzeko, lan zehatz bat lortzeko, espektatibak betetzeko edo zure etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko presioa sentitzen baduzu.
- Lagunak eta harreman pertsonalak. Taldean onartua izateak gehiegi kezkatzen bazaitu, ezezkoaren beldur bazara, mugak jartzea kostatzen bazaizu edo behar duzuna nola adierazi ez badakizu.
- Nortasuna eta aldaketa pertsonalak. Nor zaren, zer nahi duzun edo nola bizi eta erlazionatu nahiko zenukeen bilatzen ari bazara.
- Familiarekiko harremana. Komunikatzea kostatzen bazaizue, ulertzen ez zaituztela edo zure espazioa aurkitu behar duzula sentitzen baduzu.
- Gorputzarekiko asegabetasun-sentimenduak, zure irudiarekiko konparazioak, elikadurarekiko etengabeko kezka eta/edo janariarekiko deskontrol-sentsazioak.
01
Elkar ezagutzen hasiko gara.
Lehenengo hitzorduan, nola zauden, zer kezkatzen zaituen eta zer aldatzea gustatuko litzaizukeen partekatuko dugu. Ez duzu ezer prestatu behar eta ez duzu zehatz-mehatz jakin behar zer esan.
02
Zer gertatzen ari zaizun ulertzen saiatuko gara.
Zure historia eta testuingura, zure emozioak, zure pentsamenduak eta sentitzen duzun moduan eragina izan dezaketen egoerak edo harremanak aztertuko ditugu.
03
Gertatzen zaizunari aurre egiteko modu berriak aurkituko ditugu.
Sentitzen duzuna kudeatzen, egoera zailei aurre egiten eta zure eguneroko bizitzan segurtasun handiagoz moldatzen lagunduko dizuten ikuspuntuak, baliabideak eta estrategiak landuko ditugu.
Prozesua desberdina izango da pertsona bakoitzarentzat. Zure erritmoan aurrera egingo dugu, zure zalantzei lekua emanez eta prezesua behar duzunera egokituz.
Jarri nirekin harremanetan
Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.
- Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
- Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
- Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
- Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere i.etxabe@cop.es helbidean.
- Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.