Zure etsai ikusezinak antsietatea du izena?

Honetaz arduratuko gara

Anaren istorioa kontatuko dizut.

Anak inoiz ez zuen sentitu inguruarekin erne egotearen sentsazio etengabe hori, ageriko arrazoirik gabe korapilo batek bularra estutuko balio bezala.

Lehen aldia unibertsitate garaian izan zen.

Denborak aurrera egin ahala, sentsazio hori areagotu egin zen, eta etengabeko presentzia bihurtu zen bere bizitzan. 

Batzuetan, pentsamendu negatibo eta beldurrezko urakan batek bere burua inbaditzen zuela sentitzen zuen, leher eginda eta nahastuta utziz.

Ana isilean etsai ikusezin baten aurka ari zen borrokan: antsietatea.

Harentzat antsietatea ez zen noizbehinkako kezka hutsa, lagun etengabea zen, alde guztietara jarraitzen ziona.

Adibidez, berarentzat garrantzitsua zen egoera baten aurreko gauean, esna egoten zen, bihotza taupadaka eta sabela nerbioek nahastuta. Hurrengo egunean egingo zuena eta egingo ez zuena aztertzen ematen zuen gaua.

Une positiboenetan ere, ahots txiki batek beti zalantzak eta beldurrak sortzen zizkion.

Atsegin zituen jarduerak eginez eta laguntzeko prest zeuden pertsonez inguratuz ahots txiki horri jaramonik ez egiten saiatu zen.

Baina antsietateak itzal etengabea izango balitz bezala heltzen zion Anari. Batzuetan, lagunekin eta familiakoekin zegoenean ere, Ana bakarrik sentitzen zen bere borrokan, sentitzen ari zena inork benetan ulertu ezingo balu bezala.

Lanean hasi zenean egin behar zuen guztia aurrera ateratzeko egunak nahikoa ordu ez zituela  sentitzen zuen. Aktibo sentitzea gustatzen zitzaion arren, lanaren ardurekin eta eguneroko zereginekin pixkanaka geroz eta itoago sentitzen hasi zen.

Gauaren erdian esnatu ohi zen, hurrengo eguneko arazoez kezkaturik.

Estresak eta antsietateak jota sentitzen zen eta zenbait egoera saihesten hasi zen.

Lanean kontzentratzea kosta egiten zitzaion eta pazientzia azkar bukatzen zitzaion.

Ana ez zen konturatzen, baina estresak eta antsietateak bere bizitzaren kontrola hartzen ari ziren.

Egun batean, ezin izan zuen gehiago eta sentitzen zuen horri ahotsa jartzea erabaki zuen.

Laguntza eskatzea erabaki zuen.

Zerbait ondo ez doala uste baduzu, laguntza eskatu.


Lagundu zaitzaket…

Nor naiz:

Izaskun Etxabe naiz, osasun arloko  gaikuntza duen psikologoa. Antsietatearekin lotutako egoeren tratamenduan prestakuntza espezializatua dut. 

Ikuspegi integratzailetik lan egiten dut, ebidentzia zientifikoan oinarritutako estrategiak aplikatuz.

Laguntza eskatzera bultzatzen zaituen egoera ez da beste pertsona batenaren berdina. Horregatik, esku-hartzea zure premia partikularretara egokituko dut.

Prozesu terapeutikoan lotura pertsonala eta konfiantza eraikitzea funtsezkoak direla uste dut. Horregatik, behin elkar ezagututa, harremanean eroso sentitzen zaren baloratzea garrantzitsua izango da.

Nire aldetik, zure kasua ezagutu ondoren, nire lan-ikuspegia behar duzunarekin bat datorren partekatuko dut zurekin.

Behar duzun horretan lan egin dezakegu, bai aurrez aurre, bai online moduan ere.

Jarri harremanetan nirekin

Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.

  • Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
  • Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
  • Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
  • Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere i.etxabe@cop.es helbidean.
  • Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.

Lehenengo saioaren helburuak zuk ni ezagutzea, zure egoera azaltzea eta espazio hau zuk behar duzuna den erabaki/sentitu ahal izatea izango dira.

Nire aldetik, zintzotasunez esango dizut elkarrekin lan egin dezakegun ala ez.

Idatz iezadazu eta hitz egiteko tarte bat bilatuko dugu.

Ohiko galderak:

i.etxabe@cop.es helbidera idaztiz edo 644860130 zenbakian telefonoz edo whatsapp bidez jar zaitezke harremanetan nirekin.

Online nahiz aurrez aurre egiteko aukera dago.

Saioek 50-60 minutuko iraupena dute.

Esku-hartzea astean behin edo hamabostean behin egiten da (egoeraren arabera).

Proposatutako helburuetan aurrerapenak egin ahala, saioak pixkanaka denboran zehar zabalduko dira.

Zure egoera partikularraren araberakoa izango da. Lehenengo bi/hiru saioetan, terapiara ekartzen zaituen egoeraren balorazioa egingo dugu, eta lanaren helburuak zehaztuko ditugu.

Nire lana behar duzun laguntza ematea izango da, esku-hartzea behar baino gehiago luzatu gabe.

Saioen ondoren egingo da ordainketa, banku-transferentzia bidez edo eskudirutan.

El objetivo de la primera sesión es que puedas conocerme, explicarme tu situación y que puedas decidir/sentir si es lo que necesitas.

Por mí parte, te diré honestamente sí creo que podemos trabajar juntos o no.

Escríbeme y buscamos un hueco para hablar.