Zure korapiloak askatzen hasteko aukera
Terapia psikologikoa helduentzat, nerabeentzat eta familientzat
Arreta euskaraz eta gaztelaniaz
Helduak

Hemen informazio bila bazabiltza, ondoeza edo sufrimenduren bat bizitzen ari zara.
Izan ere, gaur egun daramagun bizi-erritmoak eta zenbait egoerek, gainezka, kezkatuak edo blokeatuta sentitzea eragin dezakete. Agian, gertatzen zaizun guztiarekin ezin duzula sentituko duzu.
Hemen harreman hurbila, konfiantzazkoa eta lagungarria aurkituko duzu. Gertatzen zaizuna ulertzeko eta egoera horiei aurre egiteko modu desberdinak bilatuko ditugu.
Nerabeak

Nerabezaroak dakartzan aldaketa guztiak direla eta, etapa zaila izan daiteke.
Ez zara ume bat, baina oraindik ez zara heldua.
Eta etapa baten eta hurrengoaren arteko bide honetan, egoera desberdinei aurre egin behar diezu: gorabehera emozionalak, gatazkak harremanetan, edo eskolako estresa.
Agian, besterik gabe, nor zaren hobeto ulertzen saiatzen ari zara.
Nerabe baten aita edo ama bazara, bera laguntzea ere erronka handia izan daiteke zuretzat.
Hemen gune seguru bat izango duzu, epaiketarik gabe entzuna sentitzeko. Sentitzen ari zarena ordenatzeko aukera izango duzu.
Familiak

Imajinatu zure familia “lego” jolas bat dela. Askotan, piezak elkarrekin ongi ematen dutela sentitzen duzue.
Hala ere, batzuetan, piezak mugitu, lekuz aldatu edo askatu egiten dira.
Berreraikitzen saiatuta ere, ez duzue behar duzuen lotura lortzen.
Espazio honek piezen ikuspuntua aldatu, berrantolatu eta ongi sentiarazten dizueten irudia sortzeko balioko dizuete.
Nor naiz?
Izaskun Etxabe naiz, osasun arloko gaikuntza duen psikologoa.
Ikuspegi integratzailetik lan egiten dut, ebidentzia zientifikoan oinarritutako estrategiak aplikatuz.
Laguntza eskatzera bultzatzen zaituen egoera ez da beste pertsona batenaren berdina. Horregatik, esku-hartzea zure premia partikularretara egokituko dut.
Prozesu terapeutikoan lotura pertsonala eta konfiantza eraikitzea funtsezkoak direla uste dut. Horregatik, behin elkar ezagututa, harremanean eroso sentitzen zaren baloratzea garrantzitsua izango da.
Nire aldetik, zure kasua ezagutu ondoren, nire lan-ikuspegia behar duzunarekin bat datorren partekatuko dut zurekin.
Behar duzun horretan lan egin dezakegu, bai aurrez aurre, bai online moduan ere.

- Hurbiltasuna.
- Zure prozesuarekiko konpromisoa.
- Epairik gabeko entzutea.
- Zure balioak, erritmoak eta egoerak bizitzeko moduarekiko errespetua.
“Laguntza eskatzea ez da hutsera jauzi egitea”
Lagundu zaitzaket...
- Antsietateak itotzen zaituela edo gogo ezak egunerokoan eragiten dizula sentitzen baduzu.
- Estresa eta gainezka egiten dizuten egoerak hobeto kudeatu nahi badituzu.
- Galera eta dolu egoera bat bizitzen ari bazara.
- Bikotekidearekin, lagunekin edo senideekin mendekotasun-harremanak dituzula sentitzen baduzu.
- Galduta sentitzen bazara. Zure bizitzan aldaketak egin behar dituzula sentitzen duzu, baina ez dakizu nola egin.
- Zure gorputz-irudiarekin ez zara gustura sentitzen eta/edo janariarekin duzun harremana aldatu nahi duzu.
- Zuen bikote-harremanarekin ez bazarete erabat gustura sentitzen. Komunikazioa hobetzeko, zuen beharrak adierazteko eta akordioak lortzeko laguntza behar duzue.
- Zure seme edo alabarekin kezkatuta bazaude. Gaur egun etxean duzun nerabea ezagutzeko eta ulertzeko laguntza behar duzu.
- Nerabezaroan zaude eta nor zaren deskubritu nahi baduzu. Familiarekin edo lagunekin hobeto moldatzeko tresnak bilatzen dituzu.
- Familia-giroa hobetzea bilatzen baduzu edo familian bizitzen ari zareten aldaketei aurre egiteko (dolua, banantzea, figura berriak familian...) estrategiak behar badituzue.
- Seme-alaben hazkuntzan bete-betean bazaude, egunerokoan zalantza asko sortzen bazaizkizu eta askotan gaindituta sentitzen bazara.
Honela has gaitezke:
KONTAKTATU
Telefonoz deitu, mezu elektroniko bat edo Whatsapp mezua idatzi.
HITZ EGINGO DUGU
Behar duzunaz hitz egin dezakegu eta terapia-prozesuari buruz duzun edozein zalantza argituko dugu.
ELKAR IKUSIKO DUGU
Lehenengo saiorako data eta ordua adostuko ditugu. Aurrez aurrekoa bada, kontsultan ikusiko dugu elkar. Online bada, konektatzeko esteka bidaliko dizut.
Ohiko zalantzak:
Nire lanaren zati handi bat eguneroko bizitzan sor daitezkeen zailtasunei buruz lan egitea eta orientazioa ematea da. Zailtasun hauek arlo pertsonalean, familiarrean, sozialean edo lanekoan eragin diezazukete.
Horrek ez dakar beti etiketa diagnostiko bat.
Hala ere, batzuetan, gertatzen zaizun horri izena jarriko diogu. Hori ere prozesu terapeutikoaren parte izan daiteke.
Nire lana zu orientatzea, gidatzea eta alternatibak bilatzen laguntzea da.
Bizitzen ari zaren egoera ulertzen lagunduko dizut. Zure testuinguruari zer esanahi ematen diozun eta eguneroko bizipenak nola kudeatzen dituzun aztertuko dugu.
Baina zu zara zure prozesu terapeutikoaren protagonista eta, beraz, zure bizitzari buruzko erabakiak zuk hartzen dituzu.
Nahi dituzun aldaketak lortzeko, hitzorduetara joatea beharrezkoa izango da, baina ziurrenik ez da nahikoa izango.
Terapia prozesu batean murgiltzeko, beharrezkoa da zure sentipenez eta emozioez jabetzea eta zure pentsatzeko eta egiteko moduei buruz hausnartzea.
Saio bakoitzean konpromiso txikiak landuko ditugu, saioan landutako gaiak egunerokoan aplikatzeko.
Saioetan, kezka, larritasuna eta atsekabea sortzen dizuten edo ahaztu nahi dituzun gaiak landuko ditugu. Horregatik, saioetatik ez zara beti lasaiago aterako. Hala ere, bide ezberdinak bilatzeko, zure “mamu” txikiak jorratzea komeni da.
Nire lan-ikuspegitik, testuingurua funtsezkoa da gaur egun bizi dituzun egoerak ulertzeko.
Horrela, saioetan zure historia partikularra ulertzea eta zuretzat garrantzitsua dena identifikatzea gako garrantzitsuak izango dira.
Zure sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko moduak identifikatzen saiatuko gara. Bizi dituzun egoeren aurrean egokitzapen osasungarria bilatzen eta zure ustez garrantzitsuak diren aldaketei ekiten lagunduko dizut.
Hori guztia hurbiltasun, konfiantza, ulermen eta onarpen espazio batean.
Kasu bakoitzaren arabera izango da. Egoera batzuek tratamendu farmakologiko eta psikologiko konbinatua behar dute.
Beharrezko kasuetan, psikologoak eta psikiatrak elkarrekin lan egiten dute, tratatu beharreko egoerari modurik onenean heltzeko.
Zalantzarik gabe, terapia-prozesu batean murgiltzeak ahalegin ekonomikoa suposatzen du.
Hala ere, zure egungo eta etorkizuneko osasun mentalean inbertsio bat da.
Sufrimenduari ez heltzearen kostua askoz ere handiagoa izan daiteke, kudeatu gabeko estresarengatik, eragindako harremanengandik eta beldurragatik hartu gabeko erabakiengatik, besteak beste.
Nire helburua behar duzun laguntza eta orientazioa jasoko duzula ziurtatzea izango da, prozesua behar baino gehiago luzatu gabe.
Ordainketa saioen ondoren egingo da, banku-transferentzia bidez edo eskudirutan.
