Familia orientazioa eta aholkularitza
“Distantziak lotzeko zubiak sortuko ditugu “
Edozein familiaren bizitzan gertatzen diren aldaketek “familiako itsasontzia” astindu dezakete, norabidea galtzen dugula sentitzeraino.
Une horietan, familia esku-hartzea argi pixka bat eman dezakeen aukera bihurtzen da.
Espazio honetan familia-dinamikak aztertuko ditugu; familia osatzen duzuen pertsonen kezkak, emozioak eta beharrak ezagutuko ditugu, eta komunikatzeko eta gatazkak konpontzeko modu berriak bilatuko ditugu.
Elkarlan-prozesu bat proposatzen dizuet, helburu komun baterantz lan eginez: familia-harremanak sendotzea eta galdu duzuela sentitzen duzuen oreka lortzea.
Hauek dira landu ditzakegun egoeretako batzuk:
- Zuen familia-dinamikak ezagutu eta ulertu. Familiako kide bakoitzaren rolak eta behar afektiboak identifikatuko ditugu. Bestalde, zuen jokabidea eta ohiko elkarreragin-moduak identifikatuko ditugu.
- Zuen gaur egungo komunikatzeko eta gatazkak konpontzeko moduak emozio desatseginak sor ditzake. Osasungarriak ez diren komunikazio-ereduak eta azpian dauden gatazkak eta arazoak identifikatuko ditugu. Helburua komunikazio-trebetasun eraginkorragoak garatzea eta gatazkak modu konstruktiboan konpontzeko moduak aurkitzea izango da.
- Familian sortzen diren aldaketetara egokitzeko laguntza. Aldaketa-uneek familia-dinamiketan egokitzapenak eskatzen dituzte (banantzeak, galerak, doluak, familiako kide berriak...). Une hauetan laguntza- eta orientazio-gunea izango duzue.
- Hazkuntzarekin lotutako eguneroko zailtasunak maneiatzeko laguntza. Baita estresa eta familiaren dinamikari eragin diezaioketen kanpoko presioak kudeatzeko aukera.

Jarri nirekin harremanetan
Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.
- Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
- Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
- Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
- Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere i.etxabe@cop.es helbidean.
- Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.