Niri buruzko datu batzuk
Izaskun naiz, psikologoa (GZ01946 kolegiazio-zenbakia) eta osasun-psikologia gaikuntza dut.
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia Masterra, eta Haur eta Gazteen Kognizio eta Jokabide Terapian Unibertsitate Espezialista.
Eta etengabeko prestakuntzan jarraitzen dut gozatzen dudalako.
Besteak eta harremanak ulertzeko gogoak eta laguntzeko bokazioak, nerabezaroan psikologian aritu nahi nuela argi izatera eraman ninduten.
Nire aukeraketan asmatu nuela uste dut. Hau da ondoen egiten dakidan lana, eta, gainera, gehien gozatzen dudana da.
Behatzailea, gertukoa eta entzule ona naizela uste dut, bai kontsultatik kanpo bai eta kontsultaren barruan, eta, segur aski, horrek nire lanbidean laguntzen dit.
2007tik, nire ibilbide profesionalak hainbat etapa izan ditu jada, eta hauek guztiek osasun- eta hezkuntza-arloan espezializatzen lagundu didate.
Gaitasun sozioemozionalak garatzeko proiektuetan lan egin dut, adikzioen esparruan, diziplina anitzeko osasun-zentroetan helduei eta familiei arreta psikologikoa eskainiz, eta orientazioko eta hezkuntza-psikologiako taldeetan.
Ibilbide horrek, terapia entzuteko, laguntzeko eta epaiketarik gabe onartzeko espazio gisa ulertzera eraman nau.
Elkarrekin, ondoeza eragiten dizuten sentsazioak, emozioak eta pentsamenduak berrikusiko ditugu eta zer testuingurutan gertatzen diren ulertuko dugu.
Halaber, zuretzat garrantzitsua dena identifikatzeko, zure norabidea bilatzeko eta aldaketak egiten hasteko gunea izango da.

- Helduen banakako terapia.
- Terapia nerabeekin.
- Familia orientazioa eta aholkularitza.
- Aurrez-aurre eta online.
Nola egiten dut lan
01
Lehenengo elkarrizketa:
Lehenengo elkarrizketa honetan zure kontsultaren arrazoiaz hitz egingo dugu, nire lan-ikuspegia zurekin partekatuko dut eta dituzun zalantzak argituko ditugu.
Adingabeen kasuan, lehen hartu-eman hau erreferentziazko helduekin egingo da.
Lehen elkarrizketa honek testuinguru honetan eta profesionalarekin gustura zauden identifikatzen ere lagunduko dizu.
02
Ebaluazio-saioak:
Esku-hartzearekin hastea erabakitzen baduzu, lehenengo saioetan, zure egoera ulertzeko beharrezkoa den informazio guztia bilduko dugu. Besteak beste, zure inguruneaz eta historia partikularraz, zure egungo egoeraz eta bizitzen ari zaren sentimenduez eta emozioez hitz egingo dugu. Ebaluazio-prozesua bi edo hiru saiotan egingo da.
Adingabeen kasuan, ohikoa da erreferentziazko helduen, adingabearen eta, behar izanez gero, ikastetxearen informazioa jasotzea.
Fase hau amaitzean, ondorioak partekatuko ditugu, aldaketa-helburuak identifikatuko ditugu eta lan-planteamendua azalduko dizut.
03
Esku hartzeko eta jarraipena egiteko saioak:
Ebaluazio-fasearen ondoren, esku-hartzea astean edo hamabostean behin egiten da (egoeraren arabera).
Proposatutako helburuetan aurrerapausoak ematen dituzun heinean, saioak pixkanaka denboran sakabanatuko dira.
Esku-hartzearen iraupen osoa oso aldakorra da; lantzen den egoera bereziaren eta bakoitzaren zirkunstantzia pertsonalen araberakoa da.
“Ekaitz horretatik ateratzen zarenean, ez zara izango bertan sartu zen pertsona bera.
Horretaz dihardu ekaitzak “
Zalantzak argitzeko harremanetan jarri
Datuen babesari buruzko informazioa Izaskun Etxabe Izagirre.
- Helburuak: Zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.
- Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
- Hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.
- Eskubideak: Zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak sartu, zuzendu edo ezabatu ere i.etxabe@cop.es helbidean.
- Informazio gehigarria: Informazio gehiago jaso dezakezu Lege Oharren estekan.